Itxi

2014/12/31

11:40

Mundua

Ukraina

Bake negoziazioak segituan berrartuko dituztela diote errusiazaleek

Erredakzioa

Lugansken egingo dute bilera, matxinoek kontrolatzen duten lurraldeko erdi-erdian. Joan den ostiralean egin behar zuten batzarra bertan behera utzi zuten.

  • Soldadu ukrainar baten irudia. Argazkia: EFE.

    Soldadu ukrainar baten irudia. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Separatista errusiazaleek iragarri dutenez, Lugansken asteazken honetan bertan negoziazio zuzeneko beste erronda bat hasiko dute. Kieveko Gobernuak eta matxinoek hartuko dute parte bilera horretan, Errusiaren eta ESLEk egin dute bitartekaritzako lana erronda adosteko.

"Landuko ditugu kontuak berdinak izango dira: artilleria astunaren atzera-egitea (bi aldeen arteko kontaktu lerroan), su-etena eta presoen trukea", esan dio Interfax agentzia errusiarrari Donetskeko errepublika popularreko bozeramaile batek.

Interfaxeko solaskideak ez zuen bileraren ordutegia zehaztu, eta Ukrainarako Kontaktu Taldean parte hartu beharko luketen gainerakoek ez dute deialdia baieztatu. Matxinoek kontrolatzen duten lurraldeko erdi-erdian egingo dute, hori da bileraren berezitasuna.

Joan den ostiralean, bilera bat bertan behera

Joan den astean, gatazkan dauden bi aldeen arteko hirugarren negoziazio erronda akordio bakar batekin amaitu zen: 150 soldadu ukrainar 225 preso erreboltariren truke elkarri ematea. Minsken orain dela astebete bilera egin ostean, eta negoziazioan hiru hilabetez sartu gabe egon eta gero, Kievek eta separatistek ostiralean egin behar zuten bilera bat utzi zuten bertan behera.

Ia 5.000 lagun, zibilak eta borrokalariak kontuan izanik, hil dira Donetsk eta Luganskeko lurraldeetan 2014ko apirilaren erditik hona; egun horietan matxinada errusiazalea hasi zen, otsailean Kieven izandako aginte aldaketaren ostean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Ukraina 2021
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;