Itxi

Mundua

Bigarren bilera

Bertan behera utzi dituzte Ukrainia ekialdeko bake-negoziazioak

Erredakzioa

Minskeko Taldearen bigarren bilera zen. Ukrainia ekialderako bakea lortu nahian negoziatzen ari dira Kiev eta errusiazaleak, Errusiaren eta OSCE bitartekaritzarekin.

  • Ukraina soldaduak

    Ukraina soldaduak

Ukrainia ekialdean bakea lortzeko bilera bertan behera utzi dute. Minsken egitekoak ziren bilera hori Kieveko Gobernua eta matxino errusiazaleak. "Donetsk eta Lugansk errepublika popularretako ordezkariek ez dugu bertan parte hartuko’’, jakitera eman du Vladislav Deinego matxinoen negoziazio-buruak.

Minskeko Taldearen bigarren bilera zen gaurkoa. Talde hori da bake-negoziazioetarako erabiltzen ari diren formatua, Errusiaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen bitartekaritzarekin.

Ukrainiako buruzagien gertuko iturri batek jakitera eman duenez, presoak trukean emateko lortutako akordioa bete ez izana da negoziazioa bertan behera uzteko arrazoia. Hain zuzen ere, presoen elkartruke hori zen bi aldeek orain arte adostutako gai bakarra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena