Mundua -

Brasilgo presidentea

Ustelkeria eta ekonomia, Dilma Rousseffen erronka nagusiak

Bigarren agintaldiari ekin dio, martxan jarriko duen doikuntza fiskaletatik txiroenak arintzeko aginduarekin eta ustelkeriaren aurka “nazio mailako akordio” bat egiteko proposamena eginez.

Dilma Rousseffek korrupzioaren aurkako ituna proposatu du

01:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren agintaldiari ekin dio Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak, martxan jarriko duen doikuntza fiskaletatik txiroenak arintzeko aginduarekin eta ustelkeriaren aurka “nazio mailako akordio” bat egiteko proposamena eginez.

70 herrialdeetako ordezkarien aurrean, Dilma Rousseffek bigarren agintaldiko lehen hitzaldia egin zuen. Besteak beste, Bolivia, Txile, Costa Rica, Paraguay, Uruguai eta Venezuelako presidenteak izan dira. AEBko eta Txinako presidenteordeak ere bertan izan dira.

“Inor baino hobeto dakit Brasilek hazi egin behar duela. Horretarako, lehenengo eta behin, doikuntza fiskala jarri behar dugu martxan, baina herritarrentzat ahalik eta kalte gutxien eginez egin behar dugu, batez ere behar gehiago dutenentzat”, adierazi du.

Brasilgo Gobernuak ez ditu oraindik doikuntzaren nondik norakoak azaldu, baina “gogorra” izango dela aurreratu du.

“Hala ere, berretsi egiten dut lan eskubide eta Gizarte Segurantzako eskubide guztiak mantentzeko hartu nuen konpromisoa”.

Ustelkeriari buruz, “hitzarmen nazional handi bat” proposatu du Rousseffek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea