Mundua -

Argentina

Cristina Fernandez ziur dago Nismanek ez zuela bere buruaz beste egin

Argentinako presidenteak uste du erabili egin zutela Gobernuaren kontra egiteko, baina, gero, 'hilda' behar zutela.

Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea ziur dago Alberto Nisman fiskalaren heriotza ez zela suizidioa izan. Fiskala erabili egin zuten Gobernuaren kontra egiteko, baina, gero, "hilda" behar zuten, horren ustez. Nisman fiskalak zuzendu zuen AMIA auziko ikerketa.

Fernandezen iritziz, Gobernuaren kontrako benetako operazioa ez zen izan Nisman fiskalak beraren eta Gobernuko beste kide batzuen kontra jarritako salaketa. Fiskalak AMIAren kontrako atentatuaren egileak estaltzea egotzi zien presidenteari eta Gobernuko hainbat kideri.

"Bidea hasi bezain pronto geratu da bertan behera. Nismanek ez zekien eta, ziurrenera, ez zuen inoiz jakin. Gobernuaren kontrako benetako operazioa fiskala hiltzea zen, hark presidenteari, kantzilerrari eta La Camporako idazkari nagusiari AMIAren kontrako atentatu terroristaren egile irandarrak estaltzea egotzi ostean", azaldu du.

"Bizirik zenean, erabili egin zuten, eta hilda behar zuten gero. Tristea bezain gogorra da", azaldu du presidente argentinarrak haren webgunean argitaratutako eskutitz luze batean. Fiskalaren akusazioa "bertan behera geratu da, eta, are gehiago, eskandalu politiko eta juridikoa da".

"Espioiak ez ziren espioiak. Zalantzak ziurtasun bihurtu dira. Suizidioa ez zen suizidioa izan (seguru nago horretaz)", gaineratu du. Fiskala hilik aurkitu zuten etxean, buruan tiro bat zuela, eta arma bat, ondoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea