Mundua -

Egipto

Anaia Musulmanen buruari biziarteko kartzela zigorra berretsi diote

Halaber, Egiptoko auzitegi batek heriotza zigorra berretsi die Anaia Musulmanen beste lau kideri.

Anaia musulmanak. Artxiboko irudia: EFE
Anaia musulmanak. Artxiboko irudia: EFE
Anaia musulmanak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko auzitegi batek biziarteko kartzela zigorra berretsi dio Mohamedi Badie Anaia Musulmanen buruari, Al Ahram Egiptoko egunkariak berri eman duenez.

Modu berean, heriotza zigorra berretsi die Anaia Musulmanen taldeko beste lau buruzagiri, hots, Mohamed Abdelazim el Beshlawiri, Mostafa Abdelazim Fahmiri, Atef Abdelazim Mohamedi eta Abdelrahim Mohamed Abdelrahimi.

Bost kideak 2013ko ekainaren 30eko istiluekin lotuta zigortu zituzten abenduan, hilketa, hilketa saiakera, suzko armak izatea, talde armatu bateko kide izatea eta herritarrak izutzea leporatuta. Aipaturiko istiluetan, 12 manifestari hil ziren Kairon.

Bestalde, Anaia Musulmanen beste 14 kideri biziarteko kartzela zigorra ezarri diete, tartean, Badieren albokoa den Jairat el Shaterri eta Mohamed el Beltagiri, Essam el Eriani eta Mohamed Mahdi Akefi. Dena den, epaia ez da behin betikoa.

Mohamed Mursi Egiptoko presidentearen kontrako estatu kolpea gertatu zenetik, Anaia Musulmanen milaka kide atxilotu dituzte hilketa edota indarkeria bultzatzea eta talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Izan ere, 2013ko abenduan talde terroristatzat jo zuten.

Egiptoko auzitegi batek talde terrorista izan du Hamas

Kairoko auzitegi batek talde terrorista izendatu du Hamas, salaketa jarri zuen Tarek Mahmud abokatuak adierazi duenez. 2014ko martxoaren 4an auzitegi berak Hamasen ekintzak debekatu zituen behin-behinean Egipton eta taldearen bulegoak konfiskatzea agindu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Epaiketak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Egipto Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?