Mundua -

Venezuela

Madurok ustezko estatu-kolpe saiakeraren frogak publikatu ditu

Besteak beste, oposiziokoek kolpea aldarrikatzeko prest zuten audio bat eman du ezagutzera Venezuelako presidenteak.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak azken asteetan desegindako estatu-kolpe saiakeraren ustezko frogak ezagutarazi ditu gaur. Hain zuzen ere, oposiziokoek kolpea aldarrikatzeko prest zuten audio bat kaleratu du astero telebistan egiten duen saioan.

Horren esanetan, audioa AEBko funtzionario batek eman zien Caracasen estatu-kolpea emango zutenei. Bertan entzuten den ahotsa Carlos Osuna Saraco AEBn bizi den venezuelar "kolpista"rena ei da.

Audioa New Yorken grabatu zuten, estatu-kolpea martxan jarri ostean CNN en Español telebista-katean publikatzeko helburuz, Maduroren hitzetan.

Azken egunetan, Madurok berak eta Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratuko (PSUV) buruek ustezko estatu-kolpearen froga gehiago publikatu dituzte. Antza denez, AEBk antolatu zuen plana, eta otsailaren 12an aire eraso batez Venezuelako presidentea hiltzea aurreikusten zuen.

Antonio Ledezma Caracasko alkateak elkarrizketak izan zituen Osuna Saracorekin. Atxilotu egin dute, "konspirazioa" egotzita.

Bideoa: Madurok telebistan erakutsitako audioa

Audioan, Osuna Saracok instalazio militarrak eta ministerioen egoitzak okupatzeko deia egin zuen, eta "legez kanpoko sasi-presidente izatea" egozten zion Madurori.

Madurok estatu-kolpearen beste ustezko froga baten berri eman du telebista-saioan: "trantsizio gobernuak" lehen 100 egunetan abiatuko lituzkeen neurriak zerrendatzen dituen txosten bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nicolás Maduro