Mundua -

Bikoitiak egun bikoitietan

Ibilgailuak txandaka ibiliko dira Parisen, kutsadura handia dela eta

Atzerriko ibilgailuei ez zaie mugatuko erabilera, ezta zenbait langileri, auto hibridoei, elektrikoei eta hiru lagun baino gehiago daramatzatenei ere. Isuna 22-75 eurokoa da.

Estatuak onartu egin du Anne Hidalgo alkateak egindako proposamena. Irudia: EFE
Estatuak onartu egin du Anne Hidalgo alkateak egindako proposamena. Irudia: EFE
Estatuak onartu egin du Anne Hidalgo alkateak egindako proposamena. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anne Hidalgo Parisko alkateak iragarri duenez, gaurtik, astelehena, aurrera ibilgailuak txandaka ibiliko dira Frantziako hiriruburuan, eta, hortaz, egun bakoitietan matrikulan zenbaki bakoitia duten ibilgailuak ibili ahalko dira, eta egun bikoitietan zenbaki bikoitia dutenak.

Hidalgok iTélé telebista katean iragarri du neurria, eta Twitter bidez zabaldu du ondoren. "Pozten naiz Estatuak onartu egin duelako astelehenetik aurrera ibilgailuak txandaka ibiltzea, orain egun batzuk eskatu bezala", esan du alkateak sare sozialean.

Ekimenaren bidez, hiriburuko kutsadura murriztu nahi dute, eta salbuespen neurria da. "Egun bakoitietan, matrikulan zenbaki bakoitia duten ibilgailuek izango dute hiriburutik mugitzeko baimena, baita ibilgailu garbiek, elektrikoek eta hiru lagun baino gehiago daramatzatenek ere", adierazi du Hidalgok.

Horiez gainera, banaketa egiten duten ibilgailuek, garraio publikoa egiten dutenek, taxiek eta autoeskoletakoek ere izango dute baimena, eta baita hirigintza sektorekoek, garbiketakoek, hedabideetakoek, posta zerbitzukoek, komertzialek eta lanerako joan-etorrian dabiltzan autobus eta metroko gidariek ere.

Halaber, atzerriko ibilgailuei ez zaie galaraziko hiriburutik ibiltzea. Araua haustekotan, 22-75 euroko isunak aurreikusi dituzte, eta araua urratu duen ibilgailua mugitu ezinik utziko dute. Horrez gain, garraio publikoa doakoa izango da asteburuetan eta astelehenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Munduko albisteak 2024 Paris Frantzia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Euskadiko kutsadura