Mundua -

Akordioa Iranekin

Iranek Israel estatua aitortzea eskatu du Netanyahuk

Israelgo lehen ministroak adierazi du Iranekin behin betiko akordioa izenpetu aurretik, espreski aitortu behar duela Israelen existentzia.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Programa nuklearraren inguruan lortutako akordioa ospatu dute Iranen

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranekin programa nuklearrari buruzko behin betiko akordioa izenpetu aurretik, Iranek Israelen existitzeko eskubidea aitortu behar duela eskatu du Benjamin Netanyahu lehen ministroak.

"Israelek ez du onartuko gu suntsitzea zin egin duen herrialde batek arma nuklearrak garatzea", adierazi du Mark Regev Benjamin Netanyahu lehen ministroaren bozeramaileak, Twitterren haren kontuan.

"Honelako akordio batek bonba bat egiteko bidea errazten dio Irani, eta litekeena da arma karrera bat eragin dezakeen lehen txinparta izatea", gaineratu du.

Israelgo lehen ministroaren arabera, akordioak "Iranen legez kanpoko programa nuklearra legitimatzeaz gain, Irango azpiegitura nuklearra bere horretan utziko luke". "Iranek ez du azpiegitura nuklear bakar bat ere itxiko eta akordioak Irango programari buruzko murrizketak soilik ezabatuko ditu, eta horrek uranioa aberasteko gaitasun handia izatea ahalbidetuko dio.

"Iranek bere hitza beteko du baldin eta beste aldeak ere hitzemandakoa betetzen badu"

"Iranek bere hitza beteko du baldin eta beste aldeak ere hitzemandakoa betetzen badu", hala adierazi du gaur Hasan Rouhani Irango presidenteak telebista kate batean egindako hitzaldian.

Akordioaren ondotik egindako lehen agerraldi publikoan, hitz eman dituzten kontu guztiak beren interes nazionalen baitan daudela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iran