Mundua -
Grezia
Varoufakis eta Lagarde batzartuko dira gaur, erreformak eztabaidatzeko
Greziako Gobernua dirurik gabe gelditzen ari da. Izan ere, hartzekodunek (NDF eta EB) laguntzak izoztu dizkiote, erreforma ekonomikoei buruzko adostasun bat erdietsi arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministroak bilera egingo du igande honetan Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariarekin Washigntonen, Greziako gobernuak proposaturiko erreforma zerrenda eztabaidatzeko.
Varoufakisek komunikatu baten bitartez azaldu duenez, Washigntoneko bilera "Greziako erreforma planari buruzko eztabaida informala izango da", harik eta Greziak azken urteetan Europak Banku Zentralarekin, Europako Batzordearekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin dituen zorrak kitatzeko.
Greziako gobernua dirurik gabe gelditzen ari da, izan ere, haren hartzekodunek -Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna. laguntzak izoztu dizkiote erreforma ekonomikoei buruzko adostasun bat erdietsi arte.
Syriza koalizioa agintera heldu zenetik, Eurotaldea eta Europako beste hainbat erakunde Greziako gobernuaren erabakien beldur izan dira; bereziki, Greziak zorra ez ordaintzea eta Eurogunetik edota Europar Batasunetik irteteak kezkatzen ditu.