Mundua -

Harreman sendoa

Espainiarekin arazoak dituenik ukatu du Marokok

Aldebiko arazoak bilatzen ari direnak “denbora galtzen” ari direla esan dio Salahedin Mezuar Marokoko Atzerri ministroak Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako homologoari.

Salahedin Mezuar eta Jose Manuel García-Margallo. Argazkia: EFE
Salahedin Mezuar eta Jose Manuel García-Margallo. Argazkia: EFE
Salahedin Mezuar eta Jose Manuel García-Margallo. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldebiko arazoak bilatzen ari direnak “denbora galtzen” ari direla esan dio Salahedin Mezuar Marokoko Atzerri ministroak Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako homologoari, harreman sendoa delako. Akusazioen aurrean Marokok “kontzientzia lasai” duela ziurtatu du Mezuarrek.

Margallok eta Mezuarrek hiru ordu laurdeneko bilera izan dute gaur, Bartzelonan. Biak Europar Batasuneko eta Mediterraneoko herrialdeetako ministroen konferentzian parte hartzen ari dira.

Zailtasun zehatzek bi estatuen arteko harreman onari kalte egingo ez diotela azaldu dute bi ministroek. Marokon hildako bi espeleologoen senitartekoei elkartasuna adierazi diete bi buruzagiek.

Margalloren hitzetan, espeleologoen istripuak bileraren zatirik handiena hartu du. Gertakariak Espainiako gizartea “astindu” duela azaldu dio Margallok Mezuarri.

Gertatutakoa argitzeko martxan dagoen ikerketa judizialaren berri eman dio Marokoko ministroak Margallori. Espainiako enbaxadak familiei lagunduko diela bermatu du Margallok. Mezuarren ahotan, “ezbehar triste bat” izan da eta ikerketan konfiantza izan beharra dago.

Genozidioa Mendebaldeko Saharan

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Marokoko hamaika funtzionario auziperatzeko erabakia hartu zuen iragan astean. Mendebaldeko Saharan genozidioa egitea leporatu zien. Gaia “ukitu” dutela azaldu du Espainiako Atzerri ministroak.

Bi herrialdeetan botere judizialaren eta betearazleren arteko banaketa dagoela azaldu du Margallok. Legeak eta ebazpenak beteko dituztela ziurtatu du Atzerri ministroak.

“Duela 40 urteko” gertakari bat dela gogorarazi du Marokoko ministroak. 2004an “indarkeria politikoaren” biktima guztiei “kalte-ordaina” eman zietela gaineratu du Mezuarrek.

“Zergatik orain da galdera nagusia. Marokoko Saharari dagokionez, kontzientzia lasai dugu, eta Marokok gardentasun osoz jarraituko du eta gaiak Justiziaren eta legezkotasunaren barruan landuko ditu”, ziurtatu du Mezuarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Espainia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Rabat gaur