Mundua -

Hilketagatik erruduna

Biziarteko zigorra 'Sewol' ferryaren kapitainarentzat

Epaiaren arabera, kapitainak jarrera pasiboa hartu zuen unerik erabakigarrienetan, ez baitzuen jendea ateratzeko agindua eman, eta ez zuen ahaleginik egin bidaiariak salbatzeko.

Kapitain ohia, epaiketaren saioan. Irudia. EFE
Kapitain ohia, epaiketaren saioan. Irudia. EFE
Kapitain ohia, epaiketaren saioan. Irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sewol ferryaren kapitainari biziarteko zigorra ezarri diote apelazioak aurkezteko saioan, azaroan ezarri zioten 36 urteko kartzela-zigorra berrikusita. 304 lagun hil ziren ferrya hondoratu zenean.

Epaian, Lee Joon-seok kapitaina hiltzailetzat jo du Gwangjuko Auzitegi Gorenak, kapitain karguak eskatzen duen maila ez emateagatik.

Ebazpenaren arabera, kapitainak jarrera pasiboa hartu zuen unerik erabakigarrienetan, ez baitzuen jendea ateratzeko agindua eman, eta ez zuen ahaleginik egin bidaiariak salbatzeko.

Sewol itsasontzia 2014ko apirilaren 16an hondoratu zen, eta 304 bidaiari hil ziren; Seul hegoaldeko institutu bateko ikasleak, gehienak. Hego Korean azken hamarkadetan izandako tragedia larriena izan zen.

Gainera, epaileak nabarmendu du kapitaina erreskatatu zuten lehenengoetariko bat izan zela, eta horrek argi erakusten duela laguntzeko betebeharra ez zuela bete.

Fiskaltzak heriotza-zigorra eskatu zuen kapitainarentzat (69 urte), baina epaileak ez du eskaera hori aintzat hartu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea