Mundua -

Immigrazioa

Italiara joateko asmoa zuten 580 etorkin atzeman dituzte Libian

Trafikatzaile askok Libia aukeratzen dute etorkinak ontziratzeko, herrialde horretan dagoen krisi politikoa dela-eta, segurtasun-neurri gutxiago baitaude bertan.

Saharaz hegoaldeko 500 etorkinetatik gora atxilotu dituzte Libian. Argazkia: EFE
Saharaz hegoaldeko 500 etorkinetatik gora atxilotu dituzte Libian. Argazkia: EFE
Saharaz hegoaldeko 500 etorkinetatik gora atxilotu dituzte Libian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako agintariek Saharaz hegoaldeko 500 etorkin baino gehiago atxilotu dituzte. Segurtasun iturriek jakinarazi dutenez, Italiara itsasoz bidaiatzeko zain zeuden.

Etorkinak landetxe baten zeuden, ontziratzeko zain, Poliziak atxilotu dituenean. Legez kanpoko immigrazioaren aurkako Libiako taldearen arduradun Abdalnaser Azzamek azaldu duenez, komunikatzeko hainbat gailu atzeman dizkiete.

"GPSak, satelite bidezko hiru telefono, hamar mugikor, ordenagailuak eta salbamendurako jakak atzeman dizkiete", azaldu du Azzamek.

Pertsona-trafikatzaileek Lampedusa uhartean lehorreratu ohi dituzte etorkinak, eta askok Libia aukeratzen dute etorkinak itsasontzietan sartzeko, bertan dagoen krisi politikoa dela-eta, segurtasun-neurri gutxiago baitaude bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Migrazioaren albisteak Eguneko albisteak Albisteak Italiako berriak Mediterraneo itsasoa gaur Zer gertatzen ari da Libian?