Mundua -

Jihadismoa

Estatu Islamikoaren aurkako Iraken bide orria babestu dute aliatuek

20 bat ministro Haider al Abadi Irakeko lehen ministroarekin bildu dira Parisen. Terroristen kontrako borrokan gutxiengo suniak bat-egitea eskatu diote ministroek Abadiri.

Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioaren kideak eta Atzerri ministroak. Argazkia: EFE
Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioaren kideak eta Atzerri ministroak. Argazkia: EFE
Estatu Islamikoaren kontrako larrialdiko bilera, Parisen

1:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoaren aurkako koalizioa osatzen duten mendebaldeko estatuek eta herrialde arabiarrek Irakeko Gobernuaren bide orria babestu dute, jihadistek bereganatutako lurraldea berreskuratzeko. Hala ere, Haider al Abadi Irakeko lehen ministroak esfortzu handiagoa eskatu du.

20 bat ministro Al Abadirekin bildu dira Parisen, astearte honetan. Terroristen kontrako borrokan gutxiengo suniak bat-egitea eskatu diote ministroek Abadiri, gatazka sektarioa areagotzea saihesteko.

Al Abadi xiita moderatua da. Milizia xiita boteretsuak kontrolatzeko gai dela demostratzen baldin badu bakarrik, tribu suniak Estatu Islamikoaren aurka borroka egiteko konbentzituko ditu.

"Munduaren porrot bat da"

Erlijioen arteko hurbilketa bat lortzeko konpromisoa hartu du gobernuburuak, baina Estatu Islamikoari aurre egiteko orduan nazioarteko koalizioa nahikoa egiten ari ez dela aurpegiratu du. Jihadistek Iraken heren bat kontrolpean dute. Al Abadiren hitzetan, “munduaren porrot bat da”. Zentzu horretan, Inteligentziaren informazio eta armamentu gehiago eskatu du Irakeko buruzagiak.

Agindutakoaren “ia ezer” jaso ez dutela deitoratu du Irakeko lehen ministroak. Irani eta Errusiari armak erosteko NBEko baimenaren zain daudela gaineratu du Al Abadik. “Aireko kanpaina baliagarria da, baina ez nahikoa”, zehaztu du.

Irakeko Gobernuak azken urtebeteko porrot militarrik handiena jaso eta gero Pariseko bilera egin dute. Estatu Islamikoak Ramadi bereganatu zuen maiatzaren 17an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak