Mundua -
Venezuela
Madurok bertan behera utzi du Vatikanorako bidaia, medikuaren aholkuz
Venezuelako hainbat hiritan bijilia egiten ari dira oposizioko taldeak Frantzisko aita santuari Venezuelako krisian esku hartzea eskatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak bertan behera utzi du Frantzisko aita santuarekin elkartzeko Vatikanora egitekoa zuen bilera, haren medikuak hala aholkatuta.
"Medikuek atseden hartzera behartu naute eta hori da orain egiten ari naizena. Egiaz medikuen aholkuez bertan behera utzi behar izan dut Erromara egitekoa nuen bidaia", esan du Madurok VTV telebista kateak emandako bideokonferentzia batean.
Aita santuarekin elkartzeaz gain, beste hainbat kontu egin behar zituen Madurok Erroman eta iragarri du beste data bat bilatuko duela Vatikanora joateko.
Bien bitartean, Venezuelako hainbat hiritan bijilia egiten ari dira oposizioko taldeak Frantzisko aita santuari Venezuelako krisian esku hartzea eskatzeko.