Mundua -

Turkia

Tratu txarrak jasan dituen emakume bat, kalte-ordaina ematera zigortua

Senarrak eskua zauritu zuen jipoietako batean. Etxebizitzan jotzen zuen, ondoren harrera-etxebizitzan tratu txarrekin jarraitu zuen eta epaiketaren ostean ere. 1.000 eurokoa da kalte-ordaina.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tratu txarrak pairatu dituen emakume  batek kalte-ordainak eman beharko dizkio bere senarrari, jotzen ari zela eskua zauritu baitzuen, Milliyet Turkiako egunkariak zabaldu duenez.

Poliziak esku hartu behar izan zuen lehenengo gertaera zabaldu zenean. Senarrak emaztea eta semea atera nahi zituen auzokoen etxetik. Biktimak bertan babestu ziren emakumeak jipoia jaso eta gero.

Lekukoek epaiketan egindako testigantzen arabera, senarrak emaztea jipoitzen jarraitu zuen, harrera-etxebizitza batera eraman eta gero, erasotzaileak aprobetxatzen baitzituen bisitak erasotzen jarraitzeko.

Ankarako Fiskalaren Bulegoak senar-emazteak zigortzea erabaki zuen, elkar zauritzeagatik. Alde batetik, senarra zigortzea ebatzi zuen emazteari emandako kolpeengatik eta, bestetik, emaztea, erasotzailearen bularrean urradura egiteagatik eta eskua loditu zitzaiolako emandako kolpeen ondorioz. Emazteak, ordea, ez zuen salaketarik jarri nahi izan, ez jipoiengatik, ez mehatxuengatik ere.

Azkenik, Ankarako Zigor Arloko Lehen Mailako Epaitegiak auzia ixtea erabaki zuen, ikerketa sakonik egin gabe, eta 3.000 lirako (1.000 euro inguru) kalte-ordaina ematera zigortu zuen.

Halere, Milliyeten arabera, gizonak emakumea jotzen jarraitu zuen epaiketaren ostean ere. Agintariek, azkenik, beste hiri bateko aterpetxe batera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Nazioarteko albisteak Tratu txarrak Epaiketak bideoak Indarkeria matxista