Mundua -

GREZIA

Europako Batzordearen Atenasko egoitza okupatu dute, protesta gisa

Nazioarteko hartzekodunek Greziari egindako presioa salatzea dute helburu manifestariek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka pertsonak Europako Batzordearen egoitza okupatu dute gaur Atenasen, nazioarteko hartzekodunek Greziari egindako presioa salatzeko. META sindikatu ezkertiarrak deitu du protesta.

Manifestariak eraikinean sartu dira, eta balkoi batetik pankarta bat eskegi dute. "Herritarrek ez dute xantaia onartzen – Herrialdea ez dago salgai", idatzi dute bertan. Beste talde batek antzeko kartel bat jarri du eraikinaren sarreran.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak atzo ohartarazi zuenez, Atenasko Gobernua prest dago hartzekodunekin akordio bat negoziatzeko, baina zorra sostengarria izatea eta Greziak likidezia jasotzea jarri zuen baldintza gisa.

Gaur arratsalderako, manifestazio bat deitu dute, austeritatearen aurka, Parlamentuaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2025 Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Greziako berriak