Mundua -

Hirugarren erreskatea

Tsiprasen plana aztertuko du Greziako Parlamentuak

Parlamentuko saioa hasi baino lehen, Alexis Tsipras Syirizako talde parlamentarioarekin bildu da proposatutako erreformak azaltzeko.

Tsiprasen plana aztertuko du gaur Greziako Parlamentuak. Argazkia: EFE
Tsiprasen plana aztertuko du gaur Greziako Parlamentuak EFE
Tsiprasek bere plana azalduko du Greziako Kongresuan

2:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Parlamentuak larunbat honetan onartuko du Alexis Tsiprasen Gobernuak Europako erakundeei helarazi dien azken proposamena. Larrialdizko prozedura bidez onartuko dute proposamena, eta hartzekodunekin negoziatzeko baimena ematea du helburu.

Bozketa 02:00etan hasiko da, Skai Greziako telebistak jakitera eman duenez. Ezkerreko Plataformak (Syriza), Independente Greziarrek eta To Potamik proposamenaren aldeko botoa emango dute.

Europak Atenasek aurkeztutako proposamena aztertuko du eta Eurotaldeko Finantza ministroei txostena aurkeztuko die larunbatean. Onartuz gero, Grezia ardatz duen goi-bilera egingo lukete igandean Euroguneko agintariek.

Alexis Tsiprasen Gobernuak ostegun gauean aurkeztu zien hartzekodunei hirugarren erreskatea lortzeko proposamena. Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak jaso zuen lehenik txostena. Ondoren heldu zen proposamena gainerako erakundeetara.

Syriza talde parlamentarioa

Parlamentuko saioa hasi baino lehen, Alexis Tsipras Syirizako talde parlamentarioarekin bildu da proposatutako erreformak azaltzeko. Bileran, lehen ministroak taldekideei adierazi dienez, igandean izandako erreferendumaren agindua nazioarteko hartzekodunekin negoziatzerena da, ez eurotik ateratzearena.

Tsiprasek, gainera, taldekideei babesa eskatu die aurkeztutako erreforma sorta aurrera atera ahal izateko.

Alexis Tsipras EFE

Argazkia: EFE

Milaka lagunek manifestazioa egin dute gaur Atenaseko erdialdean, murrizketen aurka protesta egiteko.

Elkarretaratzean PAME sindikatuko 8.000-9.000 kide bildu dira. Gainera, Antarsya ezkerreko alderdiaren 1.000 jarraitzailek parte hartu dute protestan, Poliziaren arabera.

Manifestazioa Grezian efe

Manifestazioa Greziako erdialdean. Argazkia: EFE

Bilera larunbatean

Eurotaldea larunbatean bilduko da, arratsaldeko hiruetan, Europar Batzordeak Greziako zorraren inguruan prestatutako txostena aztertzeko. Herrialdeak dituen finantza-beharrak ere aztertuko dituzte.

Greziak hirugarren erreskate baterako baldintzak betetzen dituela erabakitzen badu Eurotaldeak, Europar Batasuneko agintariek goi-bilera egingo dute igandean. Akordiorik ezean, beste ?bide? batzuk bilatu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako albisteak