Mundua -

GREZIA

Bigarren erreforma sortaren eztabaida hasi da Greziako Parlamentuan

Tsiprasen sendotasuna zebatekoa den ikusteko, beste neurgailu bat izango da gaurko bozketa, Eurotalderekin akordioa sinatu ostean Siryzaren barruan sortutako zatiketaren ostean.

Greziako Parlamentua. EFE.
Greziako Parlamentua. EFE.
Greziako Parlamentua. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexis Tsipras Greziako presidenteak joan den astean Eurotaldearekin adostutako erreforma sorta berriaren gaineko eztabaida hartu du gaur Greziako Parlamentuak. Hirugarren erreskate bati bide emango dioten erreformak dira.

Besteak beste, kode zibilaren erreforma eta bankuak onbideratzeko Europako zuzentaraua izango dituzte mahai gainean, eztabaidagai. Greziako Parlamentuko lau batzordeak ari dira dira, elkarrekin, eztabaidan parte hartzen. Egun osoko bilera izango dela iragarri dute.

Batzordeak eztabaidatu ondoren,  Parlamentuko osoko bilkurara eramango dute lege proposamena, eta bozketa egingo da. Goizaldean izango da bozketa. Kode zibilean jaso nahi dituzten aldaketekin, epaiketak azkartu eta kostuak murriztu nahi dituzte.

Bestalde, abokatuen eta epaileen artean hautsik gehien harrotu duen neurria epaiketa zibiletan lekukorik ez izatearena izan da.

Halaber, zeresan handia ematen ari da bankuek enbargatutako etxebizitzak enkantera ateratzea ahalbidetuko duen neurria. Enkantera ateratakoan, etxebizitzari ezarriko zaion hasierako prezioa une horretan merkatuan duena izango da, ez etxearen balio objektiboa, Finantza Ministerioak zergak kalkulatzeko ezartzen duena.

Abokatuen elkarteen iritzian, aldaketa horrek enkanteak erraztuko ditu,  azken urteotako krisiaren ondorioz, etxebizitzen balioa asko jaitsi delako merkatuan.

Bankuen ekonomia onbideratzeko Europako zuzentarauaren arabera, berriz, bankuek kapitala berreskuratzeko funtsak behar dituztenean, akziodunengana jo beharko dute lehendabizi, bono-edukitzaileengana ondoren, eta, azkenik, gordailugileengana.

Tsiprasentzat beste neurgailu bat izango da gaurko bozketa, Eurotalderen akordioa sinatu ostean Siryzaren barruan sortutako zatiketaren ostean.

Joan den asteazkenean Greziako Parlamentuan egin zen osoko bilkuran, 39 diputatuk ezezko botoa eman zioten Eurotaldearekin adostutako akordioari. Horren ondorioz, Tsiprasek bere Gobernuaren egituraketa berri bat egin zuen.

Atzo, Greziako presidenteak batasunerako deia egin zien bere alderdiko diputatuei. Akordioaren kontra agertu direnek "proposamen alternatiborik" ez aurkeztu izana salatu zuen Tsiprasek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako berriak