Mundua -

Zonalde kurduan

Bi soldadu hil dira Turkian PKKri egotzitako atentatu batean

Lehen ekintza garrantzitsua da su-etena bertan behera utzi duela PKK-k iragarri duenetik. Bestalde, EIaren eta PKKren aurka Turkiak abiatutako operazio militarrak babestu ditu Etxe Zuriak.

PKK-k su-etenaren amaiera iragarri zuen atzo. Argazkia: EFE
PKK-k su-etenaren amaiera iragarri zuen atzo. Argazkia: EFE
PKK-k su-etenaren amaiera iragarri zuen atzo. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi soldadu hil eta beste lau zauritu dira bonba-auto batekin egindako eraso batean larunbat gauean Diyarbakiren, Turkiako hegoaldean, Turkiako Estatu Nagusiak zabaldutako ohar baten arabera.

"Talde terrorista separatista baten talde terrorista bati" leporatu diote erasoa, PKKren gerrilla kurduari aipamena egiteko erabiltzen den ohiko formula, alegia.

Atzo Turkiako hegazkinek PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren posizioak bonbardatu dituzte Irakeko iparraldean. Horren ondorioz, gerrillak amaitutzat eman du duela bi urte iragarritako su-etena.

Atzoko erasoa 19:30ean GMT jazo zen, Liceko udalerrian. Turkiako Poliziaren talde berezien hainbat patruila bertaratu ziren, errepide garrantzitsu bat blokeatzeko PKK-ko hainbat kidek hiru auto erre zituztelakoan.

Agenteak iristerakoan, gerrilariek bonba-auto bat eztanda egin zuten, eta 'kobra' mota bezalako ibilgailu bat irauli eta bidaiarien aurka tiro egin zuten. Erasoaren ondorioz, bi soldadu hil ziren, eta beste lau zauritu.

Lehen ekintza garrantzitsua da su-etena bertan behera utzi duela PKK-k iragarri duenetik. Litekeena da militarren eta gerrilarien artean eraso-bolada berriak izatea, azken bi urteetan nolabaiteko bake-egoeran bizi eta gero.

Etxe Zuriaren babesa

Bestalde, Estatu Islamikoaren eta PKKren aurka Turkiak abiatutako operazio militarrak babestu ditu Etxe Zuriak. Barack Obama presidentearen aholkulari berezi Brett McGurkek Twitterren esan duenez, "ez dago loturarik PKKren aurkako erasoen eta, Estatu Islamikoaren aurka borroka egiteko, AEBren eta Turkiaren arteko elkar-ulertze berri horren artean".

Hala ere, Kenyan Obamarekin batera dagoen ordezkaritzak azpimarratu duenez, PKK talde terrorista bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Estatu islamiarra berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Turkia berriak Irak Ekialde Hurbila gaur