Mundua -

Grezia

Varoufakisek banku-sistema paralelo bat zeukan prest

Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) oinarritzat hartuta, sistema horrek eurotik drakmara automatikoki aldatzea ahalbidetuko luke, troikak banketxeak ixtea behartu izan balu, hala gertatu zen legez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Kathimerini egunkariak argitara eman duenez, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiak paraleloan funtzionatuko zuten ordainketa-sistema bat zein banku-sistema bat zituen prestatuta. Bi sistema horien oinarrian norbanakoen eta enpresen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia legoke, eurotik drakmarako aldaketa automatikoki egitea ahalbidetuko zukeena, baldin eta troikak banketxeak ixtea behartuz gero (azkenerako horrela izan zen).

Argitalpen horren arabera, Varoufakisek abenduan (SYRIZAk hauteskundeak irabazi baino hilabete arinago) eskuratu zuen Alexis Tsipras Greziako lehen ministro bihurtuko zenaren oniritzia ordainketa-sistema berri bat zehazteko. Sistema horrek eurotan funtzionatuko zuen, baina, aldi berean, "goizetik gauera" drakmara (Greziako aurretiko moneta) aldatzeko gaitasuna izango zuen, beharrezkoa izatekotan.

Horretarako, oraindik ministro ez zela, lantalde txiki batekin hasi zen plana prestatzen. Plan hori martxan jartzeko, 1.000 langilek esku hartzea behar izango zukeen, baina azkenean ez zuen Tsiprasen adostasuna jaso.

Planak zergadunen eta enpresen IFZ zenbakiaz jabetzea aurreikusten zuen, Diru-sarrera Publikoen Idazkaritza Nagusiaren webgunea pirateatuta. Erakunde hori troikaren kontrolpean dago.

"IFZ zenbaki bakoitzarekin lotuta erreserba-kontuak sortu nahi genituen sekretupean, inori esan gabe, sistema funtzional bat izateko, besterik ez. Botoi bati emanez, identifikazio-zenbakiak esleitu ahal izango genieke IFZ zenbakien jabeei, zergadunei", adierazi zuen Varoufakisek aipatutako egunkariaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grezia