Mundua -
Nazio Batuen Erakundea
NBEren Segurtasun Kontseiluak Sirian eraso kimikoak ikertzea onartu du
Estatu Islamikoak 230 pertsona bahitu ditu, gehienak kristauak, Siria erdialdeko Al Quariatan herrian.
Agentziak | Erredakzioa
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluak Sirian eraso kimikoak aztertzea onartu du larunbat honetan. NBEren organu goreneko hamabost ordezkariek ikerketa zabaltzeko testu bat biladi die Ban Ki-moon idazkari nagusiari eta Arma Kimikoen Debekurako Erakundeari, eraso hauek elkarlanean ikertzeko. Hogei egun baino lehenago euren aholkuak eta proposamenak bidaltzeko eskatu die.
Edozein arma kimikoren erabilera kondenatu ostean, baita kloroa ere, NBEren Segurtasun Kontseiluak eraso kimikoen earntzuleak identifikatzeko eta justiziaren aurrera eramateko konpromisoa hartu du. Eginkizun bateratu honek egindako lanen txostena lehen 90 egunetan, eta, ondoren hilabetero aurkeztea onartu du Kontseiluak.
Azkenik, Siriako Gobernuari eta gatazkan dauden alde guztiei "laguntza eta kolaborazioa" eskatu die NBEren Segurtasun Kontseiluak eta erasoei buruz informazioa daukan edozein herrialderen laguntza ere eskatu du.
230 pertsona bahitu ditu Estatu Islamikoak
Estatu Islamikoa talde terroristak 230 pertsona bahitu ditu Siria erdialdeko Al Quariatan herrian. Iturri batzuk diotenez, 230 pertsona horietako gehienak kristauak izan daitezke.
Silvanos Butros al Nehme, Homseko artzapezpikuak Efe Agentziari esan dionez, bahitutako guztiak kristauak dira, eta haurrak, emakumeak eta zaharrak ere badaude bahituta.
Homseko artzapezpikuak argitu duenez, bahituen artean siriako-ortodoxoak eta siriako-kristauak daude, eta abuztuaren 5etik aurrera euretaz ezer ez duela jakin baieztatu du.