Mundua -

Lehena, itzalaldiaren ostean

Japoniak erreaktore nuklear bat berraktibatu du

Itzalaldi nuklearraren ostean lehen aldiz, Kyushu Electric Power enpresak Shendaiko zentral nuklearra martxan jarriko du berriro. Erabakiak polemika eragin du Asiako herrialdean.

Shendaiko zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Shendaiko zentrala. Argazkia: EFE
Martxan da Sendaiko erreaktore nuklearra

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kyushu Electric Power enpresak astearte honetan berraktibatu du Shendain (Japonia hegoaldean) duen erreaktore nuklearra. Lehena izan da Japonian, 2011 tsunamiaren ondorioz egon zen itzalaldiaren ostean.

Energia atomikoaren berraktibazioak polemika eragin du Japonian. 2011n gertatutako Fukushimako itzalaldiak lur jota utzi zuen Japonia eta 1986an Chernobilen (Ukraina) gertatutakoaren ostean, eman den istripu nuklear handiena izan da.

Shendaiko 1 zenbakidun erreaktorea astearte honetako 10:30ean martxan jarri dute, eta ostiralean elektrizitatea sortzen hastea espero dute. Hala jakinarazi du Kyushu Electric Powerrek komunikatu batean.

2011ko martxoaren 11ko tsunamiaren ondorioz, Japonian zeuden 43 erreaktoreak itzali egin zituzten. Shendaiko zentrala martxan jartzeak Japoniak 2013ko irailetik lehen aldiz energía atomikoa izatea suposatzen du.

Satsumasendain, Shendaitik gertu dagoen herrian, berraktibazio honegatik protesta egin dute bizilagunek. Gaurko (berraktibazio data) protesta handiagoa eta jendetsuagoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Japonia albisteak