Mundua -

Ur erradioaktiboa

Larrialdi egoera Japonian, Fukushiman ur erradiaktiboa isuri baita

Lurpeko ur erradioaktiboa teknikoak egiten ari diren barrera kimikoaren gainetik iragazi izanaren "aukera asko daude".

Fukushimako zentral nuklearra. EFE
Fukushimako zentral nuklearra
Fukushimako zentral nuklearra. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Shinji Kinjo Japoniako Energia Nuklearraren Agintari Erregulatzailearen zuzendariak azaldu duenez, Fukushimako zentral nuklearraren erreaktoreetan kutsatutako ur erradioaktiboa itsasora heltzen ari da, hori ez gertatzeko neurriak hartu zituzten arren. Horren ondorioz, "larrialdi egoera" dagoela nabarmendu du, eta energia elektrikoaren konpainia ez dela era egokian jokatzen ari esan du.

“Oraintxe bertan larrialdi egoera bat dugu”, adierazi du Kinjok. Lurpeko ur erradioaktiboa teknikoak egiten ari diren barrera kimikoaren gainetik iragazi izanaren “aukera asko daude”, gaineratu du.

Fukushimako zentral nuklearraren azpian kutsatutako ura itsasora pasatzen ariko litzake, lur azpitik metro batera, teknikoak egiten ari diren barrera kimikotik oso goitik, hori 1,8 metrotik gora bakarrik delako eraginkorra, Asahi Japoniako egunkariak asteburuan argitaratu duenez.

Kinjoren hitzetan, hesi kimiko hori ur erradioaktiboa itsasora isurtzea atzeratzen ari da, baina arazo hori areagotuz joango dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Japonia argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ura albisteak gaur Euskal Herriko kutsadura gaur