Mundua -

Hirugarren erreskatea

Eurotaldea ostiralean batzartuko da, Greziaren erreskatea erabakitzeko

Bestalde, Greziako Gobernuak akordioaren inguruko legeak helarazi dizkio bertako Parlamentuari. 86.000 milioi euro jasoko dituzte epe ezberdinetan, datozen hiru urteetan.

Alexis Tsipras, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurogune Ekonomia eta Finantza ministroak ostiral honetan batzartuko dira Bruselan, Greziaren hirugarren erreskatea aztertu eta ''erabaki politikoa'' hartzeko, joan den asteartean Atenasek eta hartzekodunek akordio tekniko itxi ostean. Bilera abuztuaren 14an izango da, 15:00etan (13:00 GMT).

Bestalde, Greziako Gobernuak nazioarteko hartzekodunekin lortutako behin betiko akordioak bidali dizkio Parlamentuari asteazken honetan. Greziak, 86.000 milioi euro jasoko ditu epe ezberdinetan, datozen hiru urteetan.

Alexis Tsiprasen Gobernuak, Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak akordioa sinatu zuten Greziak hirugarren erreskatea jaso ahal izateko. Akordioan, berehalako 35 neurri sinatu zituzten.

Orain, Parlamentuak oniritzia eman beharko du. Gobernuak botazioa ostegunean egitea nahi du. Zoe Constantopoulou Parlamentuko presidenteak komisioak deitu ditu asteazkenerako eta osoko bilkuraren eztabaida ostiralera arte atzeratu daiteke, publikatu du ‘Kathimerini’ egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Grezia