Mundua -

Presidentetza jokoan

Jimmy Moralesen garaipena, Guatemalako hauteskundeen lehen itzulian

Guatemalako umoristak garaipen partziala lortu du, baina bigarren itzulia beharko du Presidentetza eskuratzeko; izan ere, gutxienez botoen % 50 behar ditu lehen itzulian presidente izateko.

Jimmy Morales Guatemalako umorista. Argazkia: EFE
Jimmy Morales Guatemalako umorista. Argazkia: EFE
Jimmy Morales Guatemalako umorista. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jimmy Morales Guatemalako umoristak ?garaipen partziala? lortu du, baina bigarren itzulia beharko du Presidentetza eskuratzeko; izan ere, gutxienez botoen % 50 behar ditu lehen itzulian presidente aukeratzeko. Botoen % 82 zenbatu dituzte dagoeneko.

Rudy Pineda Guatemalako Hauteskunde Batzorde Nagusiko presidentearen arabera, sistema segurua da, eta behin-behineko emaitzak baieztatu ditu hauteslekuak itxi eta ordu gutxi batzuetara eskaini duen lehen prentsaurrekoan.

Moralesek botoen % 25,70 eskuratu ditu, Manuel Baldizon enpresaburu kontserbadoreak (LIDER) bozen % 18,64 jaso ditu, eta Sandra Torres Itxaropenaren Batasun Nazionaleko hautagaiak, berriz, % 17,98.

Agerraldia herritarrak zoriontzeko baliatu du Pinedak, ?botoa ematera joateagatik?, parte-hartze handia izan baita. Datu ofizialen arabera, eguerdirako % 50,1etik gorako parte-hartzea izan da.

Haserrea

Morales faboritoa zen inkestetan, herritarren haserrea biltzen jakin baitu. Politikari eta buruzagi nagusiak hainbat eskandalutan murgilduta agertu dira azken hilabeteetan, Otto Perez Molina presidente ohia eta Roxana Baldetti presidenteorde ohia tartean.

Inork botoen % 50etik gora lortu ezean (oraingoan gertatu den bezala), bi hautagai bozkatuenak bigarren itzulira pasatzen dira. Bigarren itzulia urriaren 25ean izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea