Mundua -

Turkiako atentatua

Erdoganek atentatuak gaitzetsi eta PPKren ekintzekin alderatu ditu

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek gaitzetsi egin du atentatua, eta bere helburua gure herrialdeko bakea izan dela salatu du.

Turkia
Turkia
Turkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek gaitzetsi egin du atentatua, eta bere helburua gure herrialdeko bakea izan dela salatu du.

Hiriburuko geltoki nagusian izandako leherketa bikoitzaren ondoren egin dituen lehendabiziko adierazpenetan, presidenteak elkartasunaren eta terrorismoaren aurrean ausardia azaltzearen aldeko deia egin du.

Erdoganek ziurtatu duenez, atentatuaren atzean daudenek Turkiako gizartea banatzeko asmoa dute. Horrez gain, gerrilla kurduak Turkiako soldaduen eta polizien aurka egindako erasoekin alderatu du gertatutakoa: "Ez da ezertan bereizten herritar errugabeen, funtzionarioen, polizien eta soldaduen kontrako ekintza terroristekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Atentatuak bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Turkia Ekialde Hurbila