Mundua -

Irak eta Turkia

PKK-ko 44 kide hil ditu Turkiako Armadak

Turkiako Armadak Kurdistango Langileen Alderdiko babeslekuak bonbardatzen jarraitu du, erakundeak larunbatetik su-etena iragarri zuen arren.

PKKren aldeko manifestazio baten artxibozko irudia. Argazkia: Amed News Agency
PKKren aldeko manifestazio baten artxibozko irudia. Argazkia: Amed News Agency
PKKren aldeko manifestazio baten artxibozko irudia. Argazkia: Amed News Agency

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Armadak PKK Kurdistango Langileen Alderdiko 30 eta 14 kide hil zituen atzo, hurrenez hurren, Irak iparraldean eta Turkian egindako bonbardaketetan, azken herrialde honetako prentsak zabaldu duenez. Erakunde turkoak su-etena iragarri zuen larunbatean, baina horri entzungor egin, eta aire erasoei eutsi die Turkiako Armadak.

Hala, Metina eta Zap herrietan (Irak) eta Diyarbakir eskualdeko Lice barrutian (Turkia) erasoak egin zituen Armadak.

Turkiako Gobernuak PKKren su-etena baztertu du, hauteskundeei begirako "taktika" bat delakoan. Ankarak betiko leloari eutsi dio, gainera: armak entrega ditzala eta Turkiatik joan daitezela.

Turkiako agintarien arabera, kurduekin izandako liskarretan bi militar hil dira azken orduetan Senkaya eskualdean, Hurriyet egunkariak jaso duenez.

Bi aldeek 2012an abiatu zituen bake elkarrizketak. Asmoa 40.000 hildako eta Turkiako hego-ekialdeko ekonomian kalte nabarmena utzi dituen 30 urteko gatazkari amaiera ematea zen. Handik gutxira alde bateko su-etena iragarri zuen Turkiak, AEBk eta EBk erakunde terroristatzat duten PPK-k eta ekintzaileak Irak iparraldera joaten hasi ziren.

Uztailean, baina, bertan behera geratu zen su-etena, eta ordudanik etengabeak izan dira Turkiako Armadak kurduen kontra egindako bonbardaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Turkia Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak