Mundua -
Gertakizuna
Alemaniako emakume batek aitortu egin du 'zenbait' jaioberri hil izana
Horren etxebizitzan zortzi haur jaioberriren gorpuak aurkitu dituzte. Andrea atxilotu egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berrogeita bost urteko emakumezko alemaniar batek aitortu egin du "zenbait" seme-alaba jaioberri hil dituela, erditu bezain pronto.
Andrea atzo atxilotu zuten, horren etxebizitzan zortzi haur jaioberriren gorpuak aurkitu baitzituzten. Epaileak behin-behinean kartzelatu du, hainbat hilketa egitea egotzita.
Kasu hau ez da Alemanian jazotako lehena. Izan ere, 2005ean, emakume batek bederatzi seme-alaba jaioberri hil zituen, eta gorpuak loreontzitan ezkutatu zituen. Auziak hunkitu egin zuen alemaniar gizartea.
Emakumeari 15 urteko espetxe zigorri ezarri zioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea