Mundua -

Osasuna

Pertsona guztiak izango dira organo-emaileak Galesen, legez

Hil aurretik kontrakoa zehaztu zutenak izango dira salbuespen bakarrak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamazortzi urteko pertsona guztiak organo-emaileak izango dira Galesen, hil aurretik kontrakoa zehaztu ez bazuten behintzat, gaur indarrean sartu den lege baten ondorioz.

Hainbat elkarte erlijioso neurriaren aurka azaldu dira, baina herrialde horretako agintariek argudiatu dute ehunka bizi salbatuko dituztela urtero.

"Iaz 14 pertsona hil ziren Galesen, transplante baten zain zeudela. Sistema berriak iraultza ekarriko du", adierazi du Mark Drakeford Osasun ministroak.

Hain zuzen ere, Galesen gutxienez 12 hilabetez bizi izan diren eta 18 urtetik gorakoak diren herritarrak izango dira emaileak, eta horien organoak Erresuma Batuko edozein tokitara bidali ahalko dituzte.

Gobernu britainiarraren arabera, 1.000 pertsona inguru hiltzen dira urtero herrialdean, transplante baten zain daudela.

Egun, 224 daude Galesen organo bat noiz jasoko zain, tartean zortzi ume.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua bideoak Gaurko azken ordukoa