Mundua -

Zigorra

Pistorius espetxera itzuliko da, hilketagatik zigortu ostean

15 urte bete beharko ditu gutxienez kartzelan. Izan ere, epaileek Fiskaltzaren helegitea onartu eta aurreko epaileak akatsak egin zituela ebatzi dute.

Oscar Pistorius, gaur. Argazkia: Efe
Oscar Pistorius, gaur.
Oscar Pistorius, gaur. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius hilketagatik zigortu dute gaur, eta espetxera itzuli beharko du, 15 urterako gutxienez, Apelazio Auzitegiak Fiskaltzaren helegitea onartu ostean. Izan ere, beste epaile batek jarri zion bost urteko kartzela-zigorra baino handiagoa eskatu zuen Fiskaltzak.

Hala, Apelazio Auzitegiko epaileek uste du aurreko ebazpenean epaileak akatsak egin zituela eta erabakia "nahasgarria" izan zela. Auzitegiak uste du kirolariak bazekiela tiro egin zuenean norbait hil zezakeela.

Hori horrela, Pistoriusi zigor berria jarri beharko dio aurreko epaileak, baina kasu honetan hilketa delituari dagokiona; eta Hegoafrikako legediaren arabera, gutxienez 15 urteko kartzela-zigorra izango da.

29 urteko atleta bost urteko zigorra betetzen ari da etxean aurreko urriaren 20tik, Pretoriako espetxetik ateratzea lortu baitzuen portaera onagatik, atxilotu eta urtebetera.

Eric Leach Apelazio Auzitegiko epaileak hartutako erabakian Thokozile Masipa auzia eraman zuen epaileari leporatzen dio ez zituela gertakariaren frogak aintzat hartu, eta atzera bota du Pistoriusek epaiketan argudiatu zuen defentsa propioa.

"Ez dut zalantzarik akusatuak tiro egin zuenean bazekiela norbaiten bizitza arriskuan jartzen ari zela", adierazi du Leachek.

"Oraindik ez dago argi zein den Oscar Pistoriusen bertsioa. Hainbatetan aldatu zuen epaiketan", gaineratu du Leachek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Delituak azken ordukoa Epaiketak albisteak Gaurko azken ordukoa