Mundua -
Alemania
EIk atentatua egiteko asmoa zuen Munichen Urtezahar-gauean
Bi tren estazio hustu zituen poliziak. Bost eta zazpi pertsona arteko talde batek egin behar omen zuen atentatua, Polizia buruak adierazi duenez.
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Islamikoak (EI) atentatua egiteko asmoa zuen Alemaniako Munich hirian Urtezahar-gauean, Joachim Hermann Bavierako Barne ministroak adierazi duenez.
BKA Krimenen Bulego Federalak ohartarazi zuen gauean zehar atentatuaren arriskuaz, Hermannek azaldu duenez.
Ministroaren hitzetan, ehuneko ehunean seguruak izan ez arren, jasotako informazioen larritasuna aintzat hartuta erabaki zuten berehalako neurriak hartzea. Hala, bi tren estazio hustuko zituzten gauean: Municheko tren estazio nagusia eta Passing auzokoa. Halaber, jende pilaketak ekiditeko gomendio eman zieten herritarrei.
Municheko polizia buruak adierazi duenez, Bost eta zazpi pertsona arteko talde batek egin behar omen zuen atentatua.
Hala ere, oraindik ez dago ikerketaren inguruko emaitzarik eta ez da atxiloketarik egon.