Mundua -
Atentatua
60 hildakotik gora, Libiako poliziaren kontrako atentatu batean
Bonba-kamioia eztandarazi dute polizia eskolako ikasleak graduazio ekitaldi batean parte hartzen ari zirenean.
agentziak | erredakzioa
Gutxienez 65 pertsona hil dituzte gaur bonba-kamioi bat eztandarazita Libiako Zliten herrian, poliziak trebatzeko zentro batean. Gainera, dozenaka omen dira zaurituak.
Miftah Lahmadi Zlitengo alkateak hasiera batean 40 hildakoren berri eman du, baina Reutersek 65era igo du kopurua mediku-iturriak aipatuta. Polizia eskolako ikasleak graduazio ekitaldi batean parte hartzen ari zirenean leherrarazi dute kamioia.
Libian kaosa da nagusi 2011n Muamar Gadafiren Gobernua erori zenetik, eta Estatu Islamikoak egoera hori aprobetxatu du herrialde horretan zuen presentzia indartzeko. Hala, Sirte kontrolpean du, eta azken astean Es Sider petrolio portua bereganatzeko borrokatzen ari da.