Mundua -

Indarkeria matxista

Emakume batek bizia galdu du Mallorcan, ustez senarrak hilda

Gizonak larrialdi zerbitzuetara hots egin du hilketa aitortzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, gizon batek bere 49 urteko emaztea hil du Mallorcako Calvia herrian, larrialdi zerbitzuek berri eman dutenez. Senar-emazteek nazionalitate ingelesa dute.

Antza denez, gizonak larrialdi zerbitzuetara hots egin zuen 03:20an eta emaztearen hilketa aitortu zuen.

Calviako Udaltzaingoa eta larrialdi zerbitzuetako langileak hilketaren tokira bertaratu dira, eta, emakumea suspertzen ahalegindu badira ere, bertan hil da.

Osasun langileek emakumearen gorpuari egindako behaketan, lepoan ikusi dizkioten markengatik, senarrak itota hil zuela ematen du.

 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du hilketaren nondik norakoak argitzeko. Bestalde, ustezko hiltzailea atxilotuta dago.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa