Mundua -

PKK eta YPG

Turkiak kurduei leporatu die Ankarako erasoa

Ahmet Davutoglu lehen ministroak azaldu duenez, atentatua Siriatik heldu zen YPGko kide batek egin zuen. Erasotzaileak PKKren laguntza izan zuela salatu du buruzagiak.

Turkiako poliziak erasoaren tokian, Ankaran (Turkia). Argazkia: EFE
Turkiako poliziak erasoaren tokian, Ankaran (Turkia). Argazkia: EFE
Turkiako poliziak erasoaren tokian, Ankaran (Turkia). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ankaran autobus militarren aurka egindako erasoa Siriatik heldu zen YPGko kide batek egin zuela adierazi du gaur Ahmet Davutoglu Turkiako lehen ministroak. Hala ere, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) laguntza ez du baztertu agintariak. Atentatuan 28 pertsona hil zituzten.

Turkiako Armadaren Aginte Gorenaren aurrean emandako hitzaldian, ustezko erasotzailea identifikatu du Davutogluk: Salih Mercan. Mercan 1992an jaio zen Amuden, Siriako iparraldean.

Erasoaren arduradunak identifikatu eta gutxienez bederatzi pertsona atxilotu dituztela ziurtatu du Davutogluk.

Hatz-aztarnei esker terrorista identifikatzea posible izan da. Errefuxiatu gisa Turkiara heldu zen pertsona bat izango litzateke, bertako komunikabideek zehaztu dutenez.

Davutogluk ohartarazi duenez, atentatuak YPG talde terrorista dela demostratzen du. YPGk bake negoziazioetan ez parte hartzeko, Turkiako Exekutiboak tesi hori defendatu du azken asteetan.

Aliatuen lankidetza eskatu eta bonbardaketekin jarraituko duela iragarri du Ankarak. Turkiaren aurkako borrokan YPG ez erabiltzeko eskatu dio Ankarak Moskuri. Gainera, Bashar al Assaden erregimena erantzule egin du Davutogluk.

?Ez dakigu ezer?

Bestalde, ?ez dakigu ezer?, esan du Cemil Bayik PKKko buruzagiak, Firat albiste-agentziak jakinarazi duenez. Bayiken hitzetan, erasoa ?mendeku ekintza bat izan daiteke Kurdistango sarraskiengatik?.

Davutogluren bertsioa gezurtatu du Sale Muslim Batasun Demokratikoa Alderdiko (PYD) buruzagiak. PYD YPGren adar politikoa da. Turkiako Gobernuak Sirian erasoaldia areagotu nahi duela salatu du Muslimek. Akusazioak ?guztiz ukatzen ditugu?, adierazi du Reuters albiste-agentzian.

Zentzu horretan, milizia kurduak Turkiako lurraldearen aurka ?bala bakar bat ere? ez duela tiro egin azpimarratu du Muslimek. Gainera, Turkiako Estatua ?etsaia? denik ukatu du.

Hala ere, Turkiako Gobernuak ez du zalantzarik izan eta PKKren aurkako bonbardaketekin jarraitu du Irakeko iparraldean. Ustezko 60-70 miliziano, buruzagi batzuk tartean, hil dituztela baieztatu du Davutogluk.

Beste eraso batek zazpi hildako utzi ditu Turkiako hego-ekialdean

Bestalde, gutxienez zazpi pertsona hil dituzte gaur ibilgailu baten kontrako erasoan, Turkiako hego-ekialdean, Hurriyet egunkariak jakitera eman duenez. Lehergailu bat urrutiko kontrolarekin zartarazi dute.

Anadolu albiste-agentziak erantsi duenez, anbulantzia ugari bertaratu dira Diyarbakir eta Bingol lotzen dituen errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak bideoak Turkia berriak