Mundua -
Abstentzio handia
Hauteskundeen azken jardunaldia dute gaur Italian
Atzo hautesleriaren % 46,2 bertaratu zen hauteskunde-eskoletara; 2005eko udal, probintzia eta eskualde hauteskundeetan baino % 9 gutxiago.
Erredakzioa
Hauteskunde eskoletako ateak ireki dituzte gaur 08:00etan Italian, udal, eskualde eta probintzia hauteskundeetako bigarren jardunaldian, abstentzio handiaren itzalpean.
Atzo hautesleriaren % 46,2 bertaratu zen hauteskunde-eskoletara; 2005eko udal, probintzia eta eskualde hauteskundeetan baino % 9 gutxiago.
Abstentzio handiena Lazion, Erroma hiriburu duen eskualdean, izan da hautesleriaren % 43,4 soilik bozkatu baitzuen atzo, 2005eko hauteskundeetan baino % 12 gutxiago (% 55,8).
Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko presidenteak aurreikusi zuen abstentzioa handia izan zitekeela eta, horregatik, hautesleriari botoa ematera joateko deia egin zion, izan ere, abstentzioak zentro-ezkerrari mesede egingo diola uste du.
49.862 hauteskunde eskolak 15:00etan itxiko dituzte.
Hauteskundeotarako 41 milioi italiar daude deituta eta 13 eskualdetako presidenteak, lau probintziatakoak eta 462 udalerritako alkateak hautatuko dituzte.