Mundua -
Gose eta egarri greban
Fariñas zain bidez elikatuko dute berriz
Espainiara bidaiatzeko hegazkin-anbulantziari uko egin dio "nire printzipioen aurka" egingo lukeelako, eta 26 preso gaixoei hori eskaintzeko deia egin dio Espainiari.
Erredakzioa
Infekzio bat zela eta iragan larunbatean eten eta gero, zain bidez elikatzen hasi dira berriz Guillermo Fariñas kazetari kubatarra. Espainiako Gobernuak hegazkin-anbulantzia bat eskaini dio, baina Fariñasek berriz uko egin dio eskaintzari.
orain dela hilabete, gose eta egarri greban dago eta bi aste daramatza ospitalean Fariseñak. Elikagaiak jasotzeko kateterra berriz jarri diote eskuineko jugularrean, azaldu du.
Horrez gain, infekzioa sendatzeko antibiotikoak hartzen jarraitzen du, eta sukarrak 36,2 gradura jaitsi egin zaionez, hobeto sentitzen da.
Espainiako Gobernuak luzatutako eskaintzari dagokionez, berari eskaini dioten hegazkin-anbulantzia 26 preso gaixoei eskaintzeko eskatu dio Espainiari Fariñasek.
Zentzu horretan, eskaintza espainiarra onartzea "nire printzipioen aurka" egingo lukeela azpimarratu du Fariñasek.