Mundua -

Asteleheneko atentatu suizidak

Errusiak identifikatu egin ditu Moskuko sarraskiaren antolatzaileak

Zerbitzu sekretuek esan dute ezagutu egiten dituztela, eta atentatu suizidak gauzatu zituztenek Kaukasoko taldeekin lotura dutela.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB, KGB ohia) ziurtatu du gaur identifikatu egin dituela jada astelehenean Moskun eta atzo Dagestanen izan ziren atentatu suiziden antolatzaileak.

"Baieztatu egin dugu Ipar Kaukasorekin lotura duten taldeek gauzatu zituztela ekintza terroristak. Ezagutu egiten ditugu antolatzaileak", esan du Alexandr Bortnikovek, FSBko zuzendariak.

Bortnikovek Dmitri Medvedev Errusiako presidentearekin izandako bilera batean egin ditu adierazpenok. Herrialde hartako estatuburua Dagestaneko hiriburura joan da gaur, eta bertan Kaukasoko errepubliken poliziaburuekin eta agintariekin batzartu da.

Hori horrela, Medvedevek terroristen aurka zorrotz jotzeko exijitu die agintariei.

"Handitu egin behar dugu terrorismoaren aurkako borrokaren neurri zerrenda. Eraginkorragoak izan behar dira, baina zorrotzagoak ere. Zigortu egin behar dugu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea