Mundua -

161 hildako

Beste luizi batek egoera larritu du Rio de Janeiron

Azken luizia Morro do Bumban, Niteroi hirian, gertatu zen. 200 bat lagun egon daitezke hondakinen azpian harrapatuta, suhiltzaileen esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luizi berri bat gertatu da Niteroi hirian eta gutxienez 60 etxebizitza azpian harrapatu ditu, Rio de Janeiro estatuko larrialdi egoera larriagotuz. Horrela, dagoeneko 161 hildako eta 156 zauritu zenbatu dira azken bi egunetan izandako euriteen ondorioz, Osasun eta Defentsa Zibileko Idazkaritzak gaur jakinarazi duenez.

Azken luizia atzo gauean gertatu zen Morro do Bumban, Niteroi hirian, Rio de Janeiroko eskualdean. Suhiltzaileek iritzi diote 200 bat lagun egon daitezkeela hondakinen azpian harrapatuta.

Azken orduetan 56 pertsona erreskatatu dituzte, eta haietako 25ek zauri arinak eta larriak zituzten. Tokiko agintariak gainontzeko kaltetuak hilda egon daitezkeenaren beldur dira, eta suhiltzaileek sei gorpu aurkitu dituzte orain arte zonan, tokiko prentsa jakinarazi duenez.

Normaltasunera itzuli

Rio de Janeiron egoera klimatologikoa hobetzen eta, hiru egunez eskolak eten ondoren, populazioa normaltasunera itzultzen saiatzen hasi denean gertatu da ezbehar berri hau.

Niteroi eta Sao Gonalo izan dira euriteek gehien kalteturiko hiriak, 80tik gora hildakorekin eta dozenaka desagerturekin. Agintariek zenbatu dute estatu osoan 15.000 bat kaltetu daudela eta 10.000 lagun arriskuko zonatan bizi direla.

Eduardo Paes Rio de Janeiroko alkateak 155 milioi euro inguru emateko eskatu dio Brasilgo Gobernuari, erreskateko operazioen kostua ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea