Mundua -
Atentatuak Bruselan
Espainiar bat, Zaventem aireportuko erasoan hil zituztenen artean
Biktimak 29 urte zituen. Italiako eta Alemaniako herritartasunak ere baditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiar nazionalitatea duen emakumezko bat hil zen Bruselako atentatuetan, Espainiako Atzerri Ministerioak baieztatu duenez.
Biktimak Alemaniako eta Italiako herritartasunak ere baditu. Bruselako Zaventem aireportuan izandako erasoan hil zuten.
Jennifer Garcia Scintu da, 29 urte zituen eta Alemanian bizi zen senarrarekin batera, Europa Press agentziak azaldu duenez.
Espainiako Atzerri Ministerioak ez du izena eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea