Mundua -

Kongoko Armadaren arabera

Bahituta zegoen mediku espainiarra onik erreskatatu dute Kongon

Mario Sarsa apirilaren 1ean bahitu zuten enyele etniako matxino batzuek Mbandakari egindako eraso batean, Kongoko Errepublika Demokratikoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Sarsa Espainiako medikua erreskatatu dute gaur, eta "osasun egoera onean" aurkitu dute, Kongoko Armadak Reuters albiste-agentziari jakitera eman dionez. Doktorea Kongoko Errepublika Demokratikoko ipar-mendebaldean bahituta zegoen.

19:20an, Espainiako Atzerri Ministerioak Aragoiko medikuaren askapenari buruz ez zuen baieztapen ofizialik, Ministerioko bozeramaile batek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Baina gutxi geroago Kongoko Armadaren buruzagiak Sarsaren askapenaren berri eman dio Felix Costales Espainiako enbaxadoreari.

Aragoiko medikua Mbandakara eramango dute eta handik Kinshasa hiriburura, iturrien esanetan. Doktorea egoera fisiko onean aurkitu dute.

Mario Sarsa apirilaren 1ean bahitu zuten enyele etniako matxino batzuek Mbandakari egindako eraso batean, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ipar-mendebaldean.

Erasoa Kongo ibaian jazo zen, Mbandakatik 50 kilometrora. Medikua oporretan zegoen zonan eta Malaka ontzian bidaiatzen ari zen matxinoek eraso egin ziotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea