Mundua -
Bruselako atentatuak
Maelbeek metroko geltokia, berriro zabalik
Dena dela, ordutegi mugatua izango du, 06:00etatik 22:00etara bakarrik egongo da irekita.
Agentziak | Erredakzioa
Bruselako Maelbeek metroko geltokia gaur zabaldu dute, Bruselako atentatuetan jomuga izan eta hilabete pasatxora. STIB garraiobide publikoen konpainiak eman du horren berri. Dena dela, ordutegi mugatua izango du, 06:00etatik 22:00etara bakarrik egongo da irekita.
RTBF telebista kate publikoaren arabera, geltokia konpontzeko lanak amaitu gabe daude, baina atentatu suizidak egituraren egonkortasunari kalte egin ez zionez, zabaltzea erabaki dute.
Françoise Ledune STIB enpresako eledunak esan duenez, arazorik gabe jarri dute martxan zerbitzua.
69 geltoki ditu Bruselako metroak, eta horietan guztietan ohiko metro-ordutegiak ezarri dituzte, goizeko 06:00etan hasita.
Atentatuko biktimak gogoan hartzeko, horma bat apainduko dute, horren arabera. Bruselako Gobernuak Benoit Van Innis artistari egin dio enkargua, geltokiko azulejuak apaintzen dituzten erretratuen egileari, alegia. Datozen hilabeteetan egingo ei du lana.