Mundua -

EURITEAK

Ehunka lagun desagertu dira Sri Lankan, luizien ondorioz

Larunbatean hasi ziren euri-jasa gogorrak Sri Lankan, eta, ordutik, milaka lagun atera dituzte euren etxeetatik, eta kanpalekuetara eraman.

Boluntarioak, kanoatan, desagertutakoen bila. EFE.
Boluntarioak, kanoatan, desagertutakoen bila. EFE.
Boluntarioak, kanoatan, desagertutakoen bila. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan Sri Lankan izandako euriteek eragindako luizien ondorioz, ehunka lagun desagertu dira herrialde horretan, Gurutze Gorriak jakitera eman duenez.

Azken datuen arabera, dagoeneko 36 hildako zenbatu dituzte, baina desagertuta daudenen kopurua kontuan izanda, zendutakoak askoz ere gehiago direla ziurtzat ematen dute bertako agintariek. 200.000 lagun inguru atera dituzte euren etxeetatik azken orduotan.

Neville Nanayakkara Gurutze Gorriak Sri Lankan duen ordezkariek esan duenez, Aranayake ingurua, herrialdearen erdigunea, astindu dute gogorren euriteek. Inguru horretan hildakoen kopurua handia izango dela uste dute.

Atzo izan ziren luizi handienak, herrialdeko gune menditsuenetan. Sabaragamuva probintzia izan da kaltetuena, Jayanath Jayaweera Sri Lankako Armadako bozeramaileak adierazi duenez.

Gurutze Gorriak hainbat argazki publikatu ditu bere webean, Aranayake ingurukoak, eta horietan etxeak guztiz txikituta ageri dira, lurpean.

Larunbatean hasi ziren euri-jasa gogorrak Sri Lankan, eta, ordutik, milaka lagun atera dituzte euren etxeetatik, eta kanpalekuetara eraman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Gaur Hondamendi naturalak Gaurko azken ordukoa Asia albisteak Hondamendi naturalen biktimak Harri-jausiak