Mundua -
Marea beltza
Salbuespen egoera ezarri du Alabamak, petrolio isuria dela eta
Floridak eta Luisianak ere salbuespen egoera deitu dute. Petrolio isurian nahasitako enpresek azalpenak eman beharko dituzte.
Erredakzioa
Bob Riley Alabamako gobernadoreak salbuespen egoera ezarri du eta Mexikoko Golkoko petrolio isuria estatuaren ekonomiarentzat eta ingurugiroarentzat mehatxu bat dela adierazi du. Alabama bezala, Floridak eta Luisianak salbuespen egoera ezarri dute. Azalpenak
Petrolio isurian nahasitako enpresek azalpenak eman beharko dituzte Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberaren Energia eta Merkataritza azpibatzordearen aurrean. British Petroleum (BP) eta Halliburton enpresen zuzendariek, Lamar McKay eta David Lesar, maiatzaren 12rako deitutako bista batean parte hartu beharko dute.
Egurandi txarra, mehatxu bat
Haize boladek eta altuera handiko olatuek, marea beltza Luisianako kostaldera ez heltzeko lanak zaildu ditzakete.
Meteorologia Zerbitzu Nazionalak iragarri duenez, litekeena da haizeak eta mareek petrolioa Luisiana hego ekialdera bultzatzea. Iragan astean sortu zen orban beltza, BP Britainia Handiko enpresak duen eta Deepwater Horizonek kudeatzen duen petrolio ustiategi bateko dorrea lehertu zenean.
Putzuak isuri bat du eta egunero 5.000 petrolio upel adina galtzen ditu bertatik, hasiera batean espero zutena halako bost, eta horrek itsasoko animaliak arrisku larrian jarriko ditu, baita Lousiana, Mississippi, Alabama eta Floridako hondartzak ere.