Mundua -
Krisialdia
'Kanpamentu humanitarioa' irekiko dute Parisen
"Abiadura bizkortzeko unea heldu da, erantzunak eskaintzeko", azaldu du Anne Hidalgo Parisko alkateak.
Agentziak | Erredakzioa
Anne Hidalgo Parisko alkateak "kanpamentu humanitarioa" irekiko dutela iragarri du, Parisen, NBEaren arauei doituta. Horrela, etorkinen krisialdiari aurre egitea du helburu.
"Abiadura bizkortzeko unea heldu da, erantzunak eskaintzeko", azaldu du Anne Hidalgok. Kanpamentua "ahalik eta arinen" irekitzen saiatuko direla gaineratu du, hilabete eta erdi barru, hain zuzen ere. Parisko agintariak esan du kolektibo hori "duintasunez" hartu nahi dutela eta pertsona horiek hartzeko "leku bat" egotea, "gero dagokion lekura bidaltzeko".
Frantziako hiriburua "leku ezberdinak" aitortzen ari da, "zein epe dagoen ikusteko, zentrua ahalik eta arinen" Estatuaren menpe jartzeko. Zentru horrek NBEko "arauak" betearaziko ditu. Horren arabera, etxebizitza modularrak ezarriko dituzte, "bertan arin kokatzeko", "behar duten erosotasunarekin", esan du.
Parisko alkateak adierazi duenez, Grande-Synthe kanpamentuaren antzeko zerbait izan daiteke. Martxoan jarri zuen martxan Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Dunkerque hiriaren kanpoaldean, Belgikarekin mugan. Handik kilometro gutxira zegoen osasunik gabeko herrixka bat ordezkatzeko. Bertan, Irakeko, Irango, Turkiako eta Siriako hiritarrak daude.