Mundua -

Florida (AEB)

Omar Mateenen emaztea auzipetu dezakete Orlandoko sarraskiagatik

Polizia baten hitzetan, Noor Mateenek “istiluaren berri aldez aurretik izan zezakeen”, baina “eragozten saiatu” zela esan du emakumeak.

Emakume bat loreak uzten Orlandon. Argazkia: EFE
Emakume bat loreak uzten Orlandon. Argazkia: EFE
Emakume bat loreak uzten Orlandon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noor Mateen, Omar Mir Sedddique Mateenen emaztea, auzipetu dezakete, aldez aurretik senarraren egitasmoaren berri izan arren isildu egin zela egiaztatzen baldin badute, bertako komunikabideek jakinarazi dutenez.

ABC News telebistan egindako adierazpenetan polizia batek azaldu duenez, 30 urteko Noor Mateenek ?istiluaren berri aldez aurretik izan zezakeen?, baina ?eragozten saiatu? zela esan du emakumeak.

Emakumeak senarra autoan Pulse homosexualen diskotekara eraman zuela azaldu dute zenbait komunikabidek. 49 pertsona hil eta beste 53 zauritu zituen, Poliziak bera akabatu baino lehen.

29 urteko Mateen New Yorken jaio zen. Bahituekin batera babesa hartu zuen diskotekan, baina alferrik.

27 pertsona ospitalean, horietako sei oso larri

Bestalde, Orlando Health ospitaleko mediku eta erizain talde zabal batek gertakarien balantzea egin du prentsaurrekoan. Oraindik 27 lagunek ospitalean jarraitzen dutela jakitera eman dute, horietako sei oso larri.

Estatu Islamikoaren jarraitzailea zela aitortu zien Omar Seddique Mateenek negoziatzaileei hil baino lehen.

Gazteak eraso-fusil eta pistola bat erabili zituen erasoan. Mateen ez zen ?egonkorra? eta emaztea jipoitzen zuen, Noorek berak egunkari batean azaldu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Atentatuak