Mundua -

Epaiketa

Pistoriusek hanketako protesiak kendu ditu bere ahultasuna erakusteko

Gutxienez hamabost urteko kartzela zigor bati aurre egin behar dio, Apelazio Auzitegiak erruduna zela esan zuelako aurrekoan.

Oscar Pistorius atletak bere bi hanketako protesiak kendu ditu epaiketan. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius atletak bere bi hanketako protesiak kendu ditu epaiketan. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius atletak bere bi hanketako protesiak kendu ditu epaiketan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius atletak bere hanketako bi protesiak kendu ditu, epaileari oreka mantentzea kostatzen zaiola erakusteko.

Epaiketa astelehenean hasi zen eta aurreikusten da epaileak ostiral honetan, hilak 17, emango duela bere erabakiaren berri. Pistoriusek komuneko atearen atzetik tirokatu zuen bere neskalaguna, Reeva Steenkamp, 2013ko otsailaren 14an. Horregatik, gutxienez hamabost urteko kartzela zigor bati aurre egin behar dio orain.

Apelazio Auzitegiak erruduna zela esan zuen, kirolariak bazekielako tiro eginez gero norbait hil zezakeela.

Atletak bost urteko zigorra betetzen ari da bere etxean, portaera onagatik espetxetik irten baitzen atxilotu eta urtebetera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Munduko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak