Mundua -

Hauteskundeak AEB

Trumpek dio “ordena eta legea” ezarriko dituen hautagaia dela

Hautagai errepublikanoak Dallaseko tiroketaren inguruan hitz egin du. Alde horretatik, “herritarrei benetako segurtasunik eman gabe” ezin dela “errukirik adierazi” esan du.

Donald Trump, AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoa. Argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoa. Argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoak Dallaseko tiroketaren inguruan hitz egin du astelehen honetan, uztailaren 11an. Alde horretatik, bera “ordena eta legea” ezarriko dituen hautagaia dela adierazi du. Dallaseko tiroketan bi gizonek bost agente hil eta beste sei pertsona zauritu zituzten, Poliziak herritar beltzekiko duen jarrera salatzeko manifestazio baten ostean.

Trumpek Virginiako estatuan eman duen diskurtsoan, aurretik agenteek bi gizon hil zituztela gogorarazi nahi izan du. Ildo horretatik, “herritarrei benetako segurtasunik eman gabe” ezin dela “errukirik adierazi” ohartarazi du.

Izan ere, “Ameriketan bizi diren haurrek euren auzoetatik libre ibiltzeko eskubidea” izan beharko luketela azaldu du hautagai errepublikanoak.

Era berean, “herrialde gisa ez desagertzeko ordena eta legea gailendu” beharko liratekeela gaineratu du Trumpek. Halaber, “ordena eta legea ezarriko dituen hautagaia” dela zehaztu du bere diskurtsoan.

Gainera, hiruzpalau egun barru bere presidenteordea nor den jakitera emango duela iragarri du. Adituek diotenez, Donald Trumpek Chris Christie, New Jerseyko gobernadorea, du gogokoenen artean. Alabaina, AEBko presidenteordearen kargua hartu dezaketen beste hautagai batzuk daude, hala nola, Newt Gingrich, Mike Pence edo Michael Flynn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trump gaur