Mundua -

Paris Plages

Hondartza bat ireki dute Senaren ondoan, segurtasun neurriz inguratuta

Azkenaldian ugaritu egin diren eraso terroristak saihesteko asmoz, segurtasun neurri zorrotzak ezarri dituzte inguruetan. Hondartza irailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Frantziako Polizia Nazionalak segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu. Argazkia: EFE
Frantziako Polizia Nazionalak segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu. Argazkia: EFE
Frantziako Polizia Nazionalak segurtasun neurri zorrotzak hartu ditu. Argazkia: EFE

Agntziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anne Hidalgo Pariseko alkateak ‘Paris Plages’ delako ekitaldia inauguratu du ostegun honetan, uztailaren 21ean. Parisen (Frantzia), 2002. urtetik Sena ibaiaren ondoan sortzen duten hondartzak turista ugari erakartzen ditu urtero. Dena den, aurten segurtasun neurriz inguratuta ireki dute hiru kilometroko hondartza hori, eraso terroristak saihesteko asmoz.

Nizako atentatua izan eta sei egun igaro ostean, “segurtasun neurriak indartu” dituztela azaldu du Hidalgok. Hala, segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte, eta, besteak beste, Frantziako Polizia Nazionala, Udaltzaingoak eta segurtasun indar bereziak parte hartzen dute zaintze lan horretan.

Gainera, ibilbide osoan zehar hormigoizko harresi altu bat eraiki dute, autorik sar ez dadin. Era berean, elkartasuna adierazi diote Tunisiari, herrialde horrek ere eraso terroristak jasan behar izan dituelako azkenaldian.

Hortaz, ostegun honetatik eta datorren irailaren 4ra arte, zabalik egongo da Sena ibaiaren ondoan ireki duten hondartza. Guztira 3.500 harea tona ditu, eta zerbitzu hauek egongo dira bertan: liburutegi bat, argazki erakusketa bat, txosnak, izozki-dendak, itzalkinak eta etzaulkiak.

2015eko urtarrilean Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako eraso terroristaren ostean, segurtasun neurri zorrotzak jarri zituzten ekitaldi horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris azken albisteak Frantzia berriak Euskal Kostaldea Jihadismoa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea