Mundua -
Atentatua
30 lagun hil dira bonba-auto batek eztanda egin ostean, Iraken
Lehergaiz kargatutako ibilgailu bat gidatzen zuen suizida batek kafetegi ezagun batetik gertu zartarazi du Al Jalesen, Baqubatik 20 kilometrora.
Erredakzioa
Gutxienez 30 lagun hil dira gaur Iraken, eta beste 53 zauritu dira bonba-auto batek eztanda egin ostean, Diyala probintziako (Irakeko iparraldean) herri txiki batean, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.
Lehergaiz kargatutako ibilgailu bat gidatzen zuen suizida batek kafetegi ezagun batetik gertu zartarazi du Al Jalesen, Baqubatik (Diyalako hiriburua) 20 kilometrora.
Leherketa gertatu den unean, gaueko lehen orduetan, kafetegia jendez gainezka zegoen, Al Jaleseko azokatik hurbil baitago. Biktimen kopuruak gora egitea ez du baztertu Poliziak.
Zona berehala sokaz hesitu dute segurtasun indarrek. Dendetan kale handiak eragin ditu leherketak, Poliziako iturriek erantsi dutenez.
Beste eraso bat
Bestalde, Irakeko iparraldean, Mosuletik gertu, Bagdadetik 400 kilometrora, beste sei lagun zauritu dira bonba-auto batek meskita xiita batetik hurbil eztanda egin ostean, probintziako Poliziak azaldu duenez.