Mundua -

Hauteskundeak

Uriberen ordezkoa aukeratzeko hauteskunde eguna dute kolonbiarrek

Zundaketen arabera, Mockus eta Santosen arteko berdinketa teknikoa egongo da. 30 milioi lagunek parte hartuko dute hauteskundeetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 milioi lagun daude deituta Kolombiako Uriberen ordezkoa aukeratzeko hauteskundeetan parte hartzeko. Juan Manuel Santos, kandidato ofizialista, eta Antanas Mockus, Alderdi Berdeko kideak dira zundaketen arabera faborito.

Bi hautagaiek parte hartzea eskatu diete herritarrei, lehia handia bait da.

Hauteskundeak segurtasun neurri handien artean egingo dira. Armada eta Polizia Nazionala hauteskunde egunean jazo daitekeen liskarrak ekiditen saiatuko dira.

Hauteskundeen aurreko eguna lasaia izan den arren, gutxienez bi adingabeko hil dira Caucan, militarrekin izandako liskar batean, gerrilariek bonba bat jaurtitzean.

Hauek dira hautagaiak: Robinson Devia (Kontzientziaren Ahotsaren Mugimendua), Rafael Pardo (Alderdi Liberala), Jaime Araujo (Aliantza Sozial Afrokolonbiarra), Jairo Enrique Calderon (Zabaltze Liberala), Gustavo Petro (Polo Demokratiko Alternatiboa), German Vargas (Aldakera Erradikala), Juan Manuel Santos (U-ren Alderdia), Antanas Mockus (Alderdi Berdea) eta Noemi Sanin (Alderdi Kontserbadorea).

Zundaketen arabera, Mockus eta Santosen arteko berdinketa teknikoa egongo da. Horrela izatekotan, bigarren itzulian ezagutuko zen irabazlea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea